XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
-
Neure alabak gosaldu gabe utzi nahi ez nain ba!
Gosaldu gabe eta goseak hiltzen!
Kranky Jaunak atso beldurgarriari begiratu eta irribarre egin zuen, eztiro.
- Zuretzat da, bai, amona, jakina -esan zion.
Hartu eta edan, bero dagoen bitartean.
- Ez uste edango ez dudanik -erantzun zion amonak, han goitik makurtu eta esku babatsua luzatuz, kikarantz.
Emaidak, George.
- Ez, ez, amona! -garrasi egin zuen Georgek, kikararekin alde batera eginez.
Ez hartu!
Ez duzu hartu behar!
- Emaidak!
- Ez! -Kranky andreak.
Georgek egindako zera...
- Inguru hauetan Georgek egindakoa dun guztia!
George hemen, George han, George leku guztietan!
Aspertuta negon!
George txikiari eskutik kikara kendu eta gora eraman zuen, besteen eskuetatik urrun.
- Edan, amona -esan zion Kranky jaunak, irribarre zabalez.
Aparta duzu te hori.
- Ez! -oihu egin zuten beste biek batera.
Ez, ez, ez!